KONPROMISOA / BALIOAK

Adimen Emozionala Aplikatua

KONTZEPTUALIZATZEN

Pertsona batekin eta munduarekin erantzukizunez erlazionatzeko modua zehazten duten bizi-jarraibideak dira.

PRAKTIKATZEN

ariketa bat: «TKEren matrixa».

· Idatzi zure balioetako bat koaderno batean.

· Idatzi balio horrekin bat egiteko konpromisoa hartzen duzun jokabideak, adibidez: meditazioa egitea goizetan.

· Idatzi zure buruak esaten dizuna eta azkenean balio horrekin koherentzian jokatzen ez duzuna, adibidez: hotz egiten duela, logura dudala.

· Idatzi zein den azkenean egiten duzun eta zure baliotik urruntzen zaituen ekintza. Adibidez: denbora gehiago ematen dut lotan....

Ariketa honen bidez, gure balioetatik nola urruntzen garen jakingo dugu, eta hurrengo helburua balio horiek lortzeko ibilbide-orria egitea izango da.

GOMENDATZEN DUGU

Frank Ostaseski, AEBetako Metta Instituteren sortzailearen bi bideo, zainketa aringarrietan dauden pertsonei laguntzeko balioei buruzkoak:

MUNDULAB
Adimen Emozional Aplikatuko Laborategia

EUS